Gure maistra
aitzindariaren
bizitzak hiru
ardatz izan zituen:
-Pedagogiaren
berrikuntza.
-Euskal kulturaren
sustapena.
-Eta emakumearen
eskubideak.
00:27
Iruñeko Dormitaleria
karrikan sortu zen.
Ama Concepción Zabaleta
izan zen; aita, Valentín
Fdez, katedraleko
organista.
00:37
1913
00:39
Irakasle-
ikasketak
Iruñean
egin...
00:47
...eta hiriko
San Frantzisko
Ikastetxean aritu
zen lanean.
00:54
1916
00:56
Gaztetik agertu zuen
irakasbidea berritzeko nahia.
Iruñeko Udalak beka bat eman
zion, Maria Montessori
pedagogo italiar ospetsuaren
Bartzelonako ikastarora
joateko.
01:07
Txosten mardul eta jakingarri bat
idatzi zuen Udalerako Montessoriren
planteamendu berriez, hainbat
hobekuntza proposatuta.
01:16
Zabal erabili zuen pedagogia
molde hura ikastetxean
eta ikuskariari berari ere
erakargarria egin zitzaion.
01:24
Irakasbide berriak
hainbat oinarri izan
zituen: saiakuntza,
bizipenak, gogoeta,
abestiak, jostetak,
ateraldiak.
01:34
1922
01:37
Juliak ez zuen
euskara etxean
jaso; gaztetan
ikasi zuen
Nafarroako
Diputazioak Iruñeko
maisu-maistren
ikastetxean
jarritako
katedran.
01:48
1923
01:50
Lehen urtean bertan,
hitzaldi labur baina
mamitsua eman zuen
Donezteben, Euskaltzaindiak
antolaturik, euskararen
erabileraz.
02:01
Are sakonago ikasirik,
hitzaldi aunitz eman zituen.
02:08
Donostiakoa izan zen bereziki
nabarmena, izenburutik beretik
hasita: “Emakumien etorkizuna”,
emakumearen eskubideen alde.
02:18
1931
02:20
EAJko Emakume
Abertzale Batza
taldeko buru
aukeratua, gogoz
bultzatu zuen
Iruñeko lehen
Euskal Eskola,
hiriburuko
“Euskeraren
Adiskideak”
elkartearen
ekimenez.
02:34
Eskolapioen
eraikineko
bi gela ere
erabili zituzten.
02:39
Julia sustatzaile nagusia izan zen,
Catalina Alastuey eta Maria Viscarret
maistra iruindarrekin batera.
Pedagogia berriak erabat blaitu zuen
Iruñeko lehen ikastola hura.
02:52
1936
02:54
Frankistek ikastola
itxi, Julia zigortu
eta lanpostutik
bota zuten.
03:08
Lapurdiko kostaldean
babestu,
03:13
...handik Bilbora jo,
eta Euskal Unibertsitatea
sortzeko batzordean
aritu zen, Eusko
Jaurlaritzak
proposaturik.
03:20
1937
03:23
Francoren tropek Bilbo
hartu baino lehen,
Nafarroa Beherean
gerizpetu...
03:30
...eta haur
erbesteratuei
eskolak eman zizkien.
03:35
Iruñera itzulirik,
maistra-lana egitea
galarazi zioten.
03:41
Eliz agintariek, gainera,
eskumikatzeko mehatxua egin
zioten. Nazioarteko salaketa-
kanpainari esker, ordea, ez
zuten mehatxua bete.
03:51
1958
03:54
Azkenean,
1958an eman
zioten bere
lanpostura
itzultzeko
baimena.
Bitartean,
klase
partikularrak
ematea izan
zuen bizibide.
04:07
1961
04:09
Handik hiru
urtera
hil zen,
1961ean,
alegia.
04:20
Hiriak, gaur egun,
ahanzturatik atera
du Julia eta sei
andre omenduetako
bat da Iruñeko
Emakume Aitzindarien
Parkean, Lezkairu
auzoan.
04:33
“Emakumeari hezkuntza
egokia eman behar diogu.
Hori feminismoaren
garaipen handiena da;
baino beste batzuk ere
lortu ditu. Herri
askotan, emakumeak
gizonak hainbat
eskubide ditu; ogibide
guztiak irekita dauzka,
eta gizonarekin batean
gobernatzen ditu herriak”.
(1924)
04:58
JULIA
FERNÁNDEZ
ZABALETA
04:59
1898-1961
05:07
Ideia:
Heda Comunicación
Dokumentazioa:
Kike Diez de Ulzurrun
/ Heda Comunicación
Gidoiak:
(euskaraz eta gaztelaniaz):
Kike Diez de Ulzurrun
Ilustrazioak eta animazioa:
Carlos García López
Edizioa eta muntaketa:
Irati Fernandez Gabarain,
Carlos Alvarez Rodríguez
Ahotsak:
Reyes Ilintxeta Jiménez,
Asier Aiape Oria,
Andrea Sanz García
Koordinazioa:
Heda Comunicación
Gure esker ona:
Perpetua Saragueta,
Mariano Izeta,
Ceferina Fontellas
eta Joxemiel Bidadorren
senitartekoei
Soinumapa.net
Mapa de Sonidos de Euskal Herria
Bidegileak Bilduma.
Eusko Jaurlaritza
Nafarroako Fonoteka
Nafarroako Artxibo Nagusia
Iturriak:
Julia Fernandez Zabaleta
eta Katalina Alastuey,
emakume aitzindariak.
HUARTE DE SAN JUAN.
Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Egilea. Josu Chueca.
- Nafarroa Garaiko
Ikastolen historia Ikastola.
Doktorego-tesia.
Egilea: Irene López-Goñi.
- Klasiko bitxi, arront klasiko.
Joxemiel Bidador. Pamiela.
- Atzoko prentsa,
Gipuzkoako Aldundia
eta Gasteizko Sancho el Sabio
Fundazioko Funts Digitalak.