's Personal Gallery

AE_JULIA_FERNANDEZ_EUS [ok]

AE_JULIA_FERNANDEZ_EUS [ok]

Published on 24 May 2022
  • Facebook
  • Twitter
  • Linkedin
Transcript
00:04
JULIA FERNÁNDEZ ZABALETA
00:05
1898-1961
00:13
Gure maistra aitzindariaren bizitzak hiru ardatz izan zituen: -Pedagogiaren berrikuntza. -Euskal kulturaren sustapena. -Eta emakumearen eskubideak.
00:27
Iruñeko Dormitaleria karrikan sortu zen. Ama Concepción Zabaleta izan zen; aita, Valentín Fdez, katedraleko organista.
00:37
1913
00:39
Irakasle- ikasketak Iruñean egin...
00:47
...eta hiriko San Frantzisko Ikastetxean aritu zen lanean.
00:54
1916
00:56
Gaztetik agertu zuen irakasbidea berritzeko nahia. Iruñeko Udalak beka bat eman zion, Maria Montessori pedagogo italiar ospetsuaren Bartzelonako ikastarora joateko.
01:07
Txosten mardul eta jakingarri bat idatzi zuen Udalerako Montessoriren planteamendu berriez, hainbat hobekuntza proposatuta.
01:16
Zabal erabili zuen pedagogia molde hura ikastetxean eta ikuskariari berari ere erakargarria egin zitzaion.
01:24
Irakasbide berriak hainbat oinarri izan zituen: saiakuntza, bizipenak, gogoeta, abestiak, jostetak, ateraldiak.
01:34
1922
01:37
Juliak ez zuen euskara etxean jaso; gaztetan ikasi zuen Nafarroako Diputazioak Iruñeko maisu-maistren ikastetxean jarritako katedran.
01:48
1923
01:50
Lehen urtean bertan, hitzaldi labur baina mamitsua eman zuen Donezteben, Euskaltzaindiak antolaturik, euskararen erabileraz.
02:01
Are sakonago ikasirik, hitzaldi aunitz eman zituen.
02:08
Donostiakoa izan zen bereziki nabarmena, izenburutik beretik hasita: “Emakumien etorkizuna”, emakumearen eskubideen alde.
02:18
1931
02:20
EAJko Emakume Abertzale Batza taldeko buru aukeratua, gogoz bultzatu zuen Iruñeko lehen Euskal Eskola, hiriburuko “Euskeraren Adiskideak” elkartearen ekimenez.
02:34
Eskolapioen eraikineko bi gela ere erabili zituzten.
02:39
Julia sustatzaile nagusia izan zen, Catalina Alastuey eta Maria Viscarret maistra iruindarrekin batera. Pedagogia berriak erabat blaitu zuen Iruñeko lehen ikastola hura.
02:52
1936
02:54
Frankistek ikastola itxi, Julia zigortu eta lanpostutik bota zuten.
03:08
Lapurdiko kostaldean babestu,
03:13
...handik Bilbora jo, eta Euskal Unibertsitatea sortzeko batzordean aritu zen, Eusko Jaurlaritzak proposaturik.
03:20
1937
03:23
Francoren tropek Bilbo hartu baino lehen, Nafarroa Beherean gerizpetu...
03:30
...eta haur erbesteratuei eskolak eman zizkien.
03:35
Iruñera itzulirik, maistra-lana egitea galarazi zioten.
03:41
Eliz agintariek, gainera, eskumikatzeko mehatxua egin zioten. Nazioarteko salaketa- kanpainari esker, ordea, ez zuten mehatxua bete.
03:51
1958
03:54
Azkenean, 1958an eman zioten bere lanpostura itzultzeko baimena. Bitartean, klase partikularrak ematea izan zuen bizibide.
04:07
1961
04:09
Handik hiru urtera hil zen, 1961ean, alegia.
04:20
Hiriak, gaur egun, ahanzturatik atera du Julia eta sei andre omenduetako bat da Iruñeko Emakume Aitzindarien Parkean, Lezkairu auzoan.
04:33
“Emakumeari hezkuntza egokia eman behar diogu. Hori feminismoaren garaipen handiena da; baino beste batzuk ere lortu ditu. Herri askotan, emakumeak gizonak hainbat eskubide ditu; ogibide guztiak irekita dauzka, eta gizonarekin batean gobernatzen ditu herriak”. (1924)
04:58
JULIA FERNÁNDEZ ZABALETA
04:59
1898-1961
05:07
Ideia: Heda Comunicación Dokumentazioa: Kike Diez de Ulzurrun / Heda Comunicación Gidoiak: (euskaraz eta gaztelaniaz): Kike Diez de Ulzurrun Ilustrazioak eta animazioa: Carlos García López Edizioa eta muntaketa: Irati Fernandez Gabarain, Carlos Alvarez Rodríguez Ahotsak: Reyes Ilintxeta Jiménez, Asier Aiape Oria, Andrea Sanz García Koordinazioa: Heda Comunicación Gure esker ona: Perpetua Saragueta, Mariano Izeta, Ceferina Fontellas eta Joxemiel Bidadorren senitartekoei Soinumapa.net Mapa de Sonidos de Euskal Herria Bidegileak Bilduma. Eusko Jaurlaritza Nafarroako Fonoteka Nafarroako Artxibo Nagusia Iturriak: Julia Fernandez Zabaleta eta Katalina Alastuey, emakume aitzindariak. HUARTE DE SAN JUAN. Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Egilea. Josu Chueca. - Nafarroa Garaiko Ikastolen historia Ikastola. Doktorego-tesia. Egilea: Irene López-Goñi. - Klasiko bitxi, arront klasiko. Joxemiel Bidador. Pamiela. - Atzoko prentsa, Gipuzkoako Aldundia eta Gasteizko Sancho el Sabio Fundazioko Funts Digitalak.