- Borondatezko arreta mantentzeko zailtasuna eta impulsoen
kontrol eza.
00:21
- Haurrek funtzio exekutiboetan alterazioak dituztela eta horrek
zailtasunak sortzen dituela erantzunaren antolaketan, planifikazioan
eta lehenestean, eta baita arreta falta eta erantzunaren
prezipitazioa ere.
00:30
- Arlo sozioemozionalean ere maila anitzeko alterazioak izan ditzakete.
- Talde honen ezaugarri nagusia arretarik eza edota hiperaktibitate/
inpultsibitateko patroi iraunkorra da
00:38
Arreta faltaren indikadoreak:
00:41
-Erraz distraitzen da.
-Ez die erreparatzen xehetasunei eta akatsak egiten ditu deskuidoan.
-Zaila jarraibideei bukaeraraino jarraitzea.
-Badirudi ez duela entzuten.
-Zailtasunak antolaketarekin, eta eguneroko zereginetarako despistatua da.
-Ahalegin mental jarraitua eskatzen duten zereginak saihestu
-Gauzak galtzen ditu.
00:54
Inpultsibitate (oldarkortasun) indikadoreak:
00:56
-Gehiegi hitz egiten dute.
-Pentsatu aurretik jokatu eta azkarregi erantzun
-Itxaroteko zailtasun handiak
-Besteen jarduerak eta elkarrizketak eteten dituzte sarritan.
-Euren egintzen ondorioak neurtzeko zailtasunak.
01:06
PREMIAK
01:07
- Arreta mantentzeko trebetasunak ikasteko beharra.
- Arazoak konpontzeko trebetasunak ikasteko beharra.
- Autoestima berreskuratzeko asertibitate-tekniketan
entrenamendurako beharra.
- Autokontrola hobetzeko autojarraibideetan entrenatzeko beharra.
- Funtzio exekutiboarekin lotutako alderdietan trebatzeko beharra
(lan-memoria, antolaketa, autokontrola, malgutasun kognitiboa.)
01:17
ORIENTABIDEAK
01:19
Ingurune fisikoa:
- Bilatu eta antolatu lanerako espazioa: oso antolatua, argiztatua,
aireztatua eta estimulu gutxikoa → Ondo bereizi jolasteko espaziotik.
- Errutina ondo finkatu eta zehaztu: ordutegia egin eta begi-bistan jarri.
Lanerako eta jolas uneak tartekatu ordutegi zehatzarekin.
- Eskolako lanak goizez.
01:26
Lanean hastean:
- Jarduera egiteko behar duen materiala prest.
- Ahots-tonu apalean zuzendu.
- Saioa hasi aurretik,landu behar denaren eskema jarri.
01:33
Saioan zehar:
- Azalpen tarteak eta lana tartekatzea.
- Arreta-maila mantentzeko estrategiak erabiltzea.
- Lana nola egin behar den azaltzea informazio errazarekin
- Azalpenaren hasieran landuko den edukiaren ideia nagusia
argi aurkeztea.
- Ataza bideratzeko, haren sekuentziazioa eta antolaketa errazteko
informazio bisuala eranstea.
- Jarraibideekin batera lan egiteko eredu argiak eskaintzea.
- Azaldutakoa ulertu dela ziurtatzea, funtsezko galdera errazak
sarri eginez.
- Kontzeptu nagusien zerrenda eman.
01:48
Saioa bukatzean:
- Azalpena bukatu ondoren, laburpena egin eta ikasleari
errepikatzeko eskatu
- Funtsezko alderdiak ulertu diren jakiteko galderak egin.
Portaerarekin zerikusia duten alderdiak:
- Lan egiteko funtzionamenduaren arau eta mugak ezartzea.
- Autokontrol handiagoa sustatzea.
- Araua betetzeak dakartzan ondorio positiboak modu
bateratuan zehaztea.
- Ondorio naturalak ezartzea.